viernes, 23 de octubre de 2015
Taldeko aurkezpena :)
Irakasle funtzioa Lorena,Ander,Jon Mikel eta Amaiur: Taldeko aurkezpena: Gu Lorena(18), Ander(20), Jon Mikel(20) eta Amaiur(18) gara. Ander, Lorena eta Amaiur Donostiakoak gara eta Jon Mikel berriz, Durangokoa.
miércoles, 21 de octubre de 2015
XXI.MENDEKO ESKOLETAKO XEDEAK
XXI. MENDEKO ESKOLA
SARRERA
Lan honetan XXI.mendeko
eskoletan erabili behar diren xedeak aztertu dugu.
Zertarako eskolak XXI.mendean?
Lehenengo eskolak agertu
zirenetik urte asko pasa egin dira eta gaur egun arte, XXI.mendea, bere
funtzioa betetzen dute baina modu desberdin batean.
Guk, deigarriak iruditu
zaizkigun gaiak aukeratu ditugu lan hau garatzeko: umeen heziketa nagusia
estatuarena ala familiarena, ikasten trabak aurkitzen dituzten ikasleei
berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea eta lehentasuna
ikasleen sozializazioan ala ikasketa akademikoan.
Jarraian, testu honen
egituraren berri emango dugu, irakurleak jakiteko zer-noiz topatu duen.
Lehenengo gaia hiru
zatitan banatu dugu; lehenik, gaira sartzeko sarrera bat egin dugu eta gero
alde batetik, umeen heziketa familiaren ardura eta bestetik, estuaren ardura.
Bigarren gaiari buruz
argudiaketa egin dugu, arazoak dituzten umeak nola tratatu eta aurrera
ateratzeko egin beharrekoa azalduz.
Azkenik, hezkuntza eta
desberdintasun sozialak garatu ditugu. Ondoren, hezkuntza vs sozializazioa
garatu dugu bi arloak kontrastatuz.
Lana bukatzeko, ideaia
nagusien sintesia eta lanean esplikatutako azalpenen ondorioak emango ditugu.
GORPUTZA EDO ARGUDIAKETA
UMEEN HEZIKETA NAGUSIA ESTATUARENA
ALA FAMILIARENA
Gaur egun, umeen heziketa gurasoei nahiz estatuari dagokio.
Alde batetik, estatua
aurki dezakegu, honek funtsezko ezagutzak irakasten dituelako. Adibidez,
hizkuntza ezberdinak.
Umeen heziketa nagusia
estatuaren ardura dela argudiatzeko adibide zehatzena Finlandiako hezkuntza da.
Finlandian, 98% eskola publikoak dira eta ez da ezer ordaindu behar zergetatik
ateratzen dutelako eskolak ordaintzeko dirua. Ume finlandiar guztiak eskubide
berdinak dituzte, Finlandian berdintasunezko sistema bat dutelako. Ordutegi
intensiboa dute eta klaseak 45 minutukoak izaten dira atsedenaldiak
errespetatuz. Eskola batean lan egiteko ez dira oposizioak egin behar, lan egin
nahi duzun eskola aukeratu dezakezu eta eskola horretako zuzendariak lanpostua
nor okupatuko duen aukeratzeko ahalmena du. Geletan arraza desberdinetako umeak
daude umeak kulturalki aberatsagoak izateko asmoarekin. Nabarmentzekoa da,
gurasoak irakasle batekin bilera daukatenean lanean baimena ematen dietela joan
ahal izateko.
Beste aldetik, familia
dago, gizartean ondo hazteko eta elkar bizitzeko baloreak transmititzen
dizkigutelako. Etxean jasotako hezkuntza zabalagoa da eta gure bizitzan zehar gizartean
baliagarriak izango diren baloreak helarazten dizkigute.
Adibidez, errespetua
etxean irakasten dizkiguten balore garrantzitsuenetariko bat da. Gai honi buruz
hainbat eztabaida ageri izan dira beti bakoitzak bere iritzia duelako.
Galdera hau pertsona
guztien burutik igaro izan da urteetan zehar: norena da umeen heziketaren ardura,
gurasoena ala estatuarena?
Heziketaren ardura gurasoena da eta haurraren behar
guztiak asetzeko ardura daukate. Haurra hezteko oinarrizkoa da gurasoen
heziketa. Baina, non daude gurasoak? Egungo guraso askok bizi duten lan
erritmoa dela eta, haurraren heziketan hainbat eragilek parte hartzen dute eta
aitona-amonei, eskolari, telebistari eta eskolaz kanpoko ekintzei pasa
zaie haurra heztearen ardura eta lana.
Aiton-amonek ere lekua dute umeen heziketan. Aiton-amonak oso
garrantzitsuak dira umeen garapen afektiborako baina umeek ez dituzte funtzio
horiek nahastu behar, hau da, heziketaz gurasoek arduratzen dira eta
aiton-amonak garrantzitsuak dira heziketa horiek osatzeko. Aiton-amonekin umeek
denbora asko pasatzen dute gaur egun; aita-amen bizi erritmoagatik batik bat
eta hori aiton-amonen rolak aldatzeak eta aita-amen rolak hartzea dakar.
Irakasleek ere umeen heziketan garrantzi handia dute. Hezkuntzan, irakaslea
pertsonak heztea du helburu, hau da, irakaslea ezaguerak helarazteaz haraindi,
bizitzako arlo guztietarako hezitzen duela esaten da. Irakasleez gain,
gurasoak, lagunak, aisialdi-taldeetako arduradunak eta hedabideak ere gure
heziketan parte hartzen dute baina zeharkako modu batean.
IKASTEN TRABAK AURKITZEN DITUZTEN IKASLEEI BEREBIZIKO LAGUNTZA EMATEA ALA
IKASLEEN BIKAINTASUNA GARATZEA
Ume askok zailtasunak eduki ditzakete ikasteko orduan. Adibidez,
irakurtzerakoan ez ulertzeak arazoak ekar ditzake. Horretarako, motibazioa zein
elkartasun adierazpenak beharrezkoak dira.
Ikasterakoan zailtasunak adierazten dituzten umeak laguntza berezia behar
dute, besteak bezala ikasteko aukera merezi dutelako. Ume hauek ez dira garaitutzat emango eta borrokatu egingo dute titulazio on
bat eta lan on bat lortu arte. Baina txikitatik laguntza ematen ez bazaie, bere
helburuak lortzeko behar duten motibazioa galduko dute.
Umeak behar duen
laguntza ez dago eskolako eskuetan bakarrik, gurasoek ere, honetan parte hartu
behar dute. Umea eskolaren eta gurasoen laguntza lortzen badu haren
errendimendua hobeagoa izango da.
Ume batek haren inguruan
duen guztiagatik ikasten du eta batzuetan, bere inguruan ikusten duen hori
antzeratu dezake.
Gehienetan umeei ematen
zaien laguntza hoberenak jokuak dira, jolasean daudenean gehiago ikasten
dutelako, gainera, inkontzienteki.
Eskolak ematen digun heziketari begiratuz, estatuari
dagokiona, beste ezagutza mota batzuk helarazten dizkigu. Eskolan ezagutza
teorikoagoak irakasten dizkigute, hau da, irakasten dizkiguten gauzak buruz
ikasteak lan mundurako prestatzeko asmoz.
LEHENTASUNA IKASLEEN SOZIALIZAZIOAN ALA
IKASKETA AKADEMIKOAN
Bai sozializazioa bai ikasketa akademikoa
garrantzitsuak dira. Egia da, daukagun sozializazioaren arabera, erraztasun edo
zailtasun gehiago eduki ditzakegula ikasketa akademikoan.
Eskolan, ezagutzak
irakasteaz gain, beste gelakideekin sozializatzea irakatsi beharko ligukete.
Prozesu hau, jaiotzen garenetik hasten da eta pertsona bezala osatzeko
beharrezkoa da.
Horregatik, gaur egungo
eskola guztietan bi prozesuak irakatsi beharko lizkigukete nahiz eta bi prozesu
hauek ez egon eskolaren eskuetan bakarrik. Bizi garen gizarteak ere erlazioa
dauka bi prozesuekin.
Gaur egungo eskola
bateko irakaslearen funtzioa umearen pertsonalitatea garatzea da. Horretarako,
balore batzuk eta bizikidetzarako funtsezko printzipioak helarazi behar dizkio
umeari bere etorkizunerako.
Hezkuntza eta desberdintasun sozialak
Hezkuntzaren
beharra herrialde eta herritar guztiek onartzen badute ere, hezkuntza sistemak
betetzen duen zeregina ez da era berean aztertzen gizarte zientzialarien
aldetik.
Batzuek
umearen sozializaziorako eskola baliabide egokia dela azpimarratzen dute, eta
hezkuntza sistemak, gizarte modernoetan, etorkizuneko herritarrak eta lan
merkatuan aritzeko pertsona trebatuak prestatzen dituela nabarmentzen dute.
Bide horretatik joanda, berebiziko papera ematen zaio eskolari ezberdintasunak
murrizteko eta gizarte kohesioa sendotzeko. Ikuspuntu horren ustean, hezkuntza
sistemak, ikasleen meritu indibidualen arabera jardunez gero, eta aukera
berdintsua badute, modu egokiago batean bideratzen ditu lan merkatura,
beharrezkoak diren ezagutzekin hornitzen baititu.
Besteek,
berriz, alderantzizko planteamendua egiten dute, eskolak, gizartean dauden mota
askotako ezberdintasunak, ekonomikoa nahiz kulturala indartzen dituela esanez.
Era hartara, zera diote: “gizartearen baitan azkenaldi honetan nagusitu den
diskurtsoa, eskola ikasle guztientzako den arren, bide ugariren bitartez,
ikasleak bereizten jarraitzen du, eta, nola edo hala, eskolaren joan-etorrian
islaturik geratzen dira gizartean gertatzen diren ezberdintasun guzti-guztiak”.
Eskolaren
diskurtso eta jardueren artean legokeen etena nabarmentzekoa da, eskolak esaten
eta egiten duena ez datozela bat baieztatzen delako. Eten hori hainbat arlotan
aurki daiteke.
Hezkuntza vs. sozializazioa
Gizakia
ez da gizaki jaiotzen, egiten baizik, denbora luzez irauten duen prozesu batean
zehar. Prozesu horri sozializazioa deritzo. Kontzeptu horrekin adierazten da
gizakiak ikasi egin behar duela gizarteko kide izaten, gizartearen antolaketa
ulertzen eta onartzen, baita bere burua horren baitan kokatzen ere.
Horretarako, hezkuntza dugu, gizarte arau horiei aurre egiteko eta nola
jokatzen jakiteko.
Hezkuntzari
buruzko gogoeta bilatzen denean, zenbaitetan nahasturik agertzen dira hezkuntza
eta sozializazioa. Hezkuntza oso prozesu zabaltzat hartzen da: gizakiak bere
ingurura moldatzeko jasotzen duen era askotako eraginek osatzen dute eta
instituzio askok hartzen dute parte horretan, hala nola, familiak, eskolak,
elizak, hedabideak, eta abarrek.
Normalean,
hezkuntza ulertzeko joera arrunta izaten da. Heldutasunera iritsi bitartean
haurrak jasotzen duen instituzio berezi baten eragintzat jotzen da eta
instituzio hori eskola deritzo.
ONDORIOAK
Bukatzeko, gaur egungo eskola, eskola
tradizionalarekin konparatuz aldaketa izugarria ikus dezakegu.
Hasteko, educare
eta educere hezkuntza ikuspegiak desberdintzea
beharrezkoa izango liteke.
Alde batetik, educare,
eskola tradizionalarekin erlazionatuta dago, hau da, irakasleak autoritate
guztia du.
Bestetik, educere, gaur
egungo eskolarekin erlazionatuta dago, irakasleak ikasleak parte hartzera
gonbidatzen ditu, modu honetan, ikasleak gaiak hobeto ulertuko dituzte.
Ondorioz, hezkuntzaren
helburu nagusia hobekuntza dela adierazi nahi dugu. Hau da, hezkuntza tradizionalean
gaizki egiten ziren gauzak modu egoki batean zuzentzea.
ERANSKINAK
Azkenik, eranskin bezala, zenbait
autoreek hezkuntzari buruz esandako esaldiak ipiniko ditugu:
-La educación ayuda a la persona a ser lo que es capaz
de ser (hesiodo).
-Enseñar no es
transferir el conocimiento, sino crear la posibilidad para su propia producción
o construcción (Paulo Freire).
-La educación es el arma más poderosa que puedes usar para
cambiar el mundo (Nelson Mandela).
BIBLIOGRAFIA
- Arrizabalaga, M. (2013-03-25). Así consigue Finlandia ser el número 1 en Europa. ABC. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.abc.es/20121008/familia-educacion/abci-consiguefinlandia-numero-educacion-201210011102.html
- Ducar, I. (2011).Norena da umeen heziketaren ardura. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://es.slideshare.net/iiree/norena-da-umeen-heziketaren-ardura
- Irurieta Azkune, O. (2014-02-16). Non daude gurasoak?. Argia. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2403/amona-aitonak-biloba-zaintzaile/inprimatu
- Madariaga, I. (2015).Haur txikiak: Nork hezi behar ditu? Non hezi hebar ditugu?. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.oiartzungohaur-eskola.com/wp-content/uploads/2015/02/Haur-txikiak-nork-eta-non-hezi-behar-ditugu.pdf
Suscribirse a:
Entradas (Atom)