Guraso agurgarriak:
Gu
Lorena, Amaiur, Jon Mikel eta Ander gara (BAKOITZAK BERE IZENA ESAN) eta zuen
seme/alaben irakaslea naiz. Lehenik eta behin, eta bilerarekin hasi aurretik,
eskerrak eman nahiko nizkizueke bilerara etorri zareten guraso guztioi. Horretarako,
lista pasako dut jakiteko nortzuk zaudeten. (GURASO ZERRENDA PASA ETA BILERAREN
LABURPENA DAGOEN ORRIA BANATU). Emandako orri honetan gaurko bileraren
laburpena agertzen da.
Galderarik baduzue
beldurrik gabe galdetu.
Klasean guztira 18 ikasle
egongo dira eta 3 urte izango dituztenak. Umeen egokitzapenerako, komenigarria
izango litzateke zuek kurtsoko lehenengo egunean gelan egotea. Modu horretan,
gelako funtzionamendua ikusi dezakezue eta umeak hobeto egokituko dira
eskolara.
Klasearen funtzionamenduari
dagokionez, sarrera 9:00-etan izango litzateke, nahiz eta denbora tartetxo bat
utziko genukeen beranduago iritsiko liratekenentzat. Irteera 16:30-ak aldera
izango litzateke. Asistentzia nahitaezkoa da bai goizean bai arratsaldean eta
puntualitatea garrantzitsua da, berandu iristen direnak ez dituzte arauak esta
funtzionamendua betetzen.
Orain paper hau banatuko
dizuet gaien ordutegia eta hauen irakasleak jakin dezazuten eta baita ere
kurtsoko klase egunak eta festak ateratzen diren beste paper bat (GAIEN
ORDUTEGIA ETA HAUEN IKASLEAK DITUEN PAPERA EMAN ETA EGUTEGIA)
Kurtsoko helburuei
dagokionez, honako hauek dira:
- Umeak eskolara gustora joatea.
- Eskolako dinamiketan gustora
parte-hartzea.
- Pozik
egotea, besteekiko harremanak lantzea.
- Eskolaren arauak errespetatzea.
- Alderdi sozialak lantzea;
besteekiko errespetua…
Helburu hauek
osotasunean betetzeko, noizbait irteeraren bat egingo da. Irteera honen
berri izango duzue zirkular baten bidez, bertan nora, noiz eta zenbat kostatuko
duen azalduko da eta zuen sinadura beharrezkoa izango da umeek hau egin ahal
izateko.
Honeiraino galderarik
badago?
Ebaluatzeko garaia
iristen denean, guraso bakoitzarekin bilera egingo da. Bilera horretan,
lehenengo hiruhilekoan bere seme edo alabaren ebaluazioaz hitz egingo da eta
haren egokitzapen aldiari buruz ere, haren emaitzei buruz hitz egingo da.
Ebaluazio bilera egin ahal izateko hitzordu bat emango zaizue zirkular baten
bitartez. Ebaluazioarekin batera, paper-zorro bat emango zaizue, zuek,
gurasook, zuen seme-alaben lanak ikusi ahal izateko. Ebaluazioarekin
jarraitzeko, ume bakoitzak agenda bat izango du irakasleak oharrak jartzeko eta
zuei, zuen seme-alaben egoerari buruz informatzeko.
Bilerarekin jarraitzeko,
papertxo bat emango zaizue. Bertan, haurrak jangelan geratuko diren edo
autobusa hartuko duten espezifikatu beharko duzue. Orrialdearen azpikaldean,
argazkiak egiteko autorizazioa aurkituko duzue, zuen seme-alabei argazkiak
ateratzen uzten badiguzue sinatu, horrela ez bada, ez. (PAPERA EMAN)
Gaineratzeko, ume
bakoitzari gaileta kaxa bat, amantala, maindireak, kleenex-ak, pardelak,
aldatzeko arropa eta haien izena duen edalontzi bat ekartzeko eskatuko
zaie.
Hamaiketako orduan,
umeek ekarritako gaileta kaixa erabiliko da eta urtebetetze bat dagoenean umeak
zerbait ekartzen badu, hori hamaiketako bezala hartuko da. Jostailuei
dagokienez, ezin dira eskolara ekarri hemen jolasak bait dituzte.
Botikarekin jarraituz,
umeek botikaren bat hartuz gero tutoreari informatu behar zaio baita zorriak
izateko kasuan ere. Gaineratzekoa da, arropa haien izenekin edo marka batekin
ekarri behar dutela, umeek haien gauzak identifikatu ahal izateko.
Nabarmentzekoa da, psikomotrizitate klasea duten egunetan txandala ekarri
beharko dute.
Galderarik?
Oraingoan, eskolaz kanpoko
ekintzei buruz hitz egingo dizuet; eguerdian siesta ordua dutenez, zuen
seme-alabek ezin izango dituzte eguerdiko ekintzetan ibili baina arratsaldetan
bai. Arratsaldeko ekintzen barruan honako hauek aurkituko ditugu: Ingelesa,
Euskara eta Papiroflexia.
Nabarmentzekoa da,
gabonak baino lehen nahiz ondoren, kurtso amaieran alegia, jaia antolatuko
dugula denok ondo pasatzeko. Eta jaia amaitzerakoan CD batean momentuko
argazkirik onenak jarriko genituzke eta zuek eskuragarri izango duzue
familiarekin ikus ahal izateko.
Eskolatik iristen diren
informazioak irakurtzea beharrezkoa da: zirkularrak… Interesgarria izango
litzateke kurtso hasieran ematen dizuegun liburuzka eskura izatea eskolaren
filosofia eta eskolaren funtzionamenduaren eta antolakuntzaren arauak baitaude.
Ondoren, eskolako mediku
seguruaren funtzionamendua azalduko dizuet inoiz zerbait gertatuko balitz zer
egingo litzateke jakiteko.
Ume batek mina hartuz
gero eta mediku batek ikusi beharko lukeela adierazten bada, momentu horretan
umearekin dagoen irakasleak zuzendaritzara jo beharko du. Paper bat bete
beharko du umearen egoera zein den adieraziz eta eskolan gertatu zaiola kolpea
esanez. Adibidez, umeak besoa bihurritzen badu. Zerbait larriagoa bada, umea
burua irekitzen duela edo horrelako zerbait gertatzen bada anbulantziari
deituko da. Honez gain, lehen aipatutako papera beteko da beti eskolan gertatu
dela adieraziz. Horrela zerbait gertatzen bada eskolak egingo da arduradun.
Bilera amaitutzat
emateko, aukera izango duzue 16:30-18:00 bitartean zuen seme-alaben bila
etortzeko, eskolak beste gela bat irekiko du umeek bertan egon daitezen
jolasean zuek iritsi arte.
(TUTOREAK) Nire partez bilera amaitu dugu,
galderarik?
(GURASO BAT) Ekarri beharreko materialari
buruz zer esan duzu?
(TUTOREAK) Emandako informean ateratzen da
dena, irakurritakoan galderarik baduzue jarri kontaktuan nirekin.
Zerbait falta bota
baduzue bileran jar zazue orri honetan. (PAPER TXURIA MAHAIAN JARRI GURASOAK
IDAZTEKO)
Besterik gabe, eskerrik asko etortzeagatik.
BAIMENAK
Guraso agurgarriak:
Zirkular honen bidez, jangela
eta autobus zerbitzua erabiliko den jakin nahi da. Hemen azpian aurkitzen diren
kasileta X bat jarri dagokion
lekuan.
·

Jangela zerbitzua à BAI EZ
·

Autobus zerbitzuaà BAI EZ
Zuzendari taldea.
Guraso agurgarriak:
Zirkular honen bidez, zuen
seme-alabei argazkiak egiteko baimena eskatzen dizuegu, gero eskolako webgunera
igotzeko, zuek ikus ditzazuen.
·
Nik _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ , nire seme-alabari
argazkiak ateratzeko baimena ematen
diot.
SINADURA:
·
Nik _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ , nire seme-alabari
argazkiak ateratzeko EZ diot baimena ematen.
SINADURA:
Zuzendari taldea.
ORDUTEGIA
|
|
ASTELEHENA
|
ASTEARTEA
|
AZTEAZKENA
|
OSTEGUNA
|
OSTIRALA
|
|
9:00 – 10:00
|
INGURUNE
|
MATEMATIKA
|
EUSKERA
|
INGURUNE
|
MATEMATIKA
|
|
10:00 – 11:00
|
TXOKOA
|
TXOKOA
|
TXOKOA
|
TXOKOA
|
TXOKOA
|
|
11:00 – 11:25
|
JOLASALDIA
|
||||
|
11:30 – 12:30
|
TXOKOA
|
TXOKOA
|
TXOKOA
|
TXOKOA
|
TXOKOA
|
|
12:30 – 14:30
|
BAZKAL
ORDUA
|
||||
|
14:30 – 15:30
|
PSIKOMOTRIZITATEA
|
PLASTIKA
|
LIBURUTEGIA/
ENGLISH
|
PSIKOMOTRIZITATEA
|
PLASTIKA/
ENGLISH
|
|
15:30 – 16:30
|
INGURUNE
|
MUSIKA
|
MATEMATIKA
|
MUSIKA
|
EUSKERA
|
Ikasgai hauek tutoreak emango ditu,hau da, Idurrek.
Ingelesa, psikomotrizitatea, liburutegia eta musika izan ezik. Ingelesa Martak
emango du, Psikomotrizitatea Mateok, Liburutegia Erlantzek eta Musika Izarok.
