lunes, 21 de diciembre de 2015

Kurtso hasierako bilera guraso taldearekin

Guraso agurgarriak:
        
         Gu Lorena, Amaiur, Jon Mikel eta Ander gara (BAKOITZAK BERE IZENA ESAN) eta zuen seme/alaben irakaslea naiz. Lehenik eta behin, eta bilerarekin hasi aurretik, eskerrak eman nahiko nizkizueke bilerara etorri zareten guraso guztioi. Horretarako, lista pasako dut jakiteko nortzuk zaudeten. (GURASO ZERRENDA PASA ETA BILERAREN LABURPENA DAGOEN ORRIA BANATU). Emandako orri honetan gaurko bileraren laburpena agertzen da.

Galderarik baduzue beldurrik gabe galdetu.

Klasean guztira 18 ikasle egongo dira eta 3 urte izango dituztenak. Umeen egokitzapenerako, komenigarria izango litzateke zuek kurtsoko lehenengo egunean gelan egotea. Modu horretan, gelako funtzionamendua ikusi dezakezue eta umeak hobeto egokituko dira eskolara.
Klasearen funtzionamenduari dagokionez, sarrera 9:00-etan izango litzateke, nahiz eta denbora tartetxo bat utziko genukeen beranduago iritsiko liratekenentzat. Irteera 16:30-ak aldera izango litzateke. Asistentzia nahitaezkoa da bai goizean bai arratsaldean eta puntualitatea garrantzitsua da, berandu iristen direnak ez dituzte arauak esta funtzionamendua betetzen.
Orain paper hau banatuko dizuet gaien ordutegia eta hauen irakasleak jakin dezazuten eta baita ere kurtsoko klase egunak eta festak ateratzen diren beste paper bat (GAIEN ORDUTEGIA ETA HAUEN IKASLEAK DITUEN PAPERA EMAN ETA EGUTEGIA)  
Kurtsoko helburuei dagokionez, honako hauek dira:
  • Umeak eskolara gustora joatea.
  • Eskolako dinamiketan gustora parte-hartzea.
  • Pozik egotea, besteekiko harremanak lantzea.
  • Eskolaren arauak errespetatzea.
  • Alderdi sozialak lantzea; besteekiko errespetua…
Helburu hauek osotasunean betetzeko, noizbait  irteeraren bat egingo da. Irteera honen berri izango duzue zirkular baten bidez, bertan nora, noiz eta zenbat kostatuko duen azalduko da eta zuen sinadura beharrezkoa izango da umeek hau egin ahal izateko.

Honeiraino galderarik badago?

Ebaluatzeko garaia iristen denean, guraso bakoitzarekin bilera egingo da. Bilera horretan, lehenengo hiruhilekoan bere seme edo alabaren ebaluazioaz hitz egingo da eta haren egokitzapen aldiari buruz ere, haren emaitzei buruz hitz egingo da. Ebaluazio bilera egin ahal izateko hitzordu bat emango zaizue zirkular baten bitartez. Ebaluazioarekin batera, paper-zorro bat emango zaizue, zuek, gurasook, zuen seme-alaben lanak ikusi ahal izateko. Ebaluazioarekin jarraitzeko, ume bakoitzak agenda bat izango du irakasleak oharrak jartzeko eta zuei, zuen seme-alaben egoerari buruz informatzeko.
Bilerarekin jarraitzeko, papertxo bat emango zaizue. Bertan, haurrak jangelan geratuko diren edo autobusa hartuko duten espezifikatu beharko duzue. Orrialdearen azpikaldean, argazkiak egiteko autorizazioa aurkituko duzue, zuen seme-alabei argazkiak ateratzen uzten badiguzue sinatu, horrela ez bada, ez. (PAPERA EMAN)
Gaineratzeko, ume bakoitzari gaileta kaxa bat, amantala, maindireak, kleenex-ak, pardelak, aldatzeko arropa eta  haien izena duen edalontzi bat ekartzeko eskatuko zaie.
Hamaiketako orduan, umeek ekarritako gaileta kaixa erabiliko da eta urtebetetze bat dagoenean umeak zerbait ekartzen badu, hori hamaiketako bezala hartuko da. Jostailuei dagokienez, ezin dira eskolara ekarri hemen jolasak bait dituzte.
Botikarekin jarraituz, umeek botikaren bat hartuz gero tutoreari informatu behar zaio baita zorriak izateko kasuan ere. Gaineratzekoa da, arropa haien izenekin edo marka batekin ekarri behar dutela, umeek haien gauzak identifikatu ahal izateko. Nabarmentzekoa da, psikomotrizitate klasea duten egunetan txandala ekarri beharko dute.

Galderarik?
Oraingoan, eskolaz kanpoko ekintzei buruz hitz egingo dizuet; eguerdian siesta ordua dutenez, zuen seme-alabek ezin izango dituzte eguerdiko ekintzetan ibili baina arratsaldetan bai. Arratsaldeko ekintzen barruan honako hauek aurkituko ditugu: Ingelesa, Euskara eta Papiroflexia.  
Nabarmentzekoa da, gabonak baino lehen nahiz ondoren, kurtso amaieran alegia, jaia antolatuko dugula denok ondo pasatzeko. Eta jaia amaitzerakoan CD batean momentuko argazkirik onenak jarriko genituzke eta zuek eskuragarri izango duzue familiarekin ikus ahal izateko.
Eskolatik iristen diren informazioak irakurtzea beharrezkoa da: zirkularrak… Interesgarria izango litzateke kurtso hasieran ematen dizuegun liburuzka eskura izatea eskolaren filosofia eta eskolaren funtzionamenduaren eta antolakuntzaren arauak baitaude.
Ondoren, eskolako mediku seguruaren funtzionamendua azalduko dizuet inoiz zerbait gertatuko balitz zer egingo litzateke jakiteko.
Ume batek mina hartuz gero eta mediku batek ikusi beharko lukeela adierazten bada, momentu horretan umearekin dagoen irakasleak zuzendaritzara jo beharko du. Paper bat bete beharko du umearen egoera zein den adieraziz eta eskolan gertatu zaiola kolpea esanez. Adibidez, umeak besoa bihurritzen badu. Zerbait larriagoa bada, umea burua irekitzen duela edo horrelako zerbait gertatzen bada anbulantziari deituko da. Honez gain, lehen aipatutako papera beteko da beti eskolan gertatu dela adieraziz. Horrela zerbait gertatzen bada eskolak egingo da arduradun.
Bilera amaitutzat emateko, aukera izango duzue 16:30-18:00 bitartean zuen seme-alaben bila etortzeko, eskolak beste gela bat irekiko du umeek bertan egon daitezen jolasean zuek iritsi arte.   

(TUTOREAK) Nire partez bilera amaitu dugu, galderarik?  
(GURASO BAT) Ekarri beharreko materialari buruz zer esan duzu?
(TUTOREAK) Emandako informean ateratzen da dena, irakurritakoan galderarik baduzue  jarri kontaktuan nirekin.

Zerbait falta bota baduzue bileran jar zazue orri honetan. (PAPER TXURIA MAHAIAN JARRI GURASOAK IDAZTEKO)

Besterik gabe, eskerrik asko etortzeagatik.

 


BAIMENAK
Guraso agurgarriak:
         Zirkular honen bidez, jangela eta autobus zerbitzua erabiliko den jakin nahi da. Hemen azpian aurkitzen diren kasileta X bat jarri dagokion lekuan.

·         Jangela zerbitzua à  BAI               EZ



·         Autobus zerbitzuaà  BAI               EZ

Zuzendari taldea.
 


Guraso agurgarriak: 
                Zirkular honen bidez, zuen seme-alabei argazkiak egiteko baimena eskatzen dizuegu, gero eskolako webgunera igotzeko, zuek ikus ditzazuen. 

·         Nik _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ , nire seme-alabari argazkiak ateratzeko  baimena ematen diot.
SINADURA: 

·         Nik _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ , nire seme-alabari argazkiak ateratzeko EZ diot baimena ematen.
SINADURA: 

Zuzendari taldea.
 


ORDUTEGIA

ASTELEHENA
ASTEARTEA
AZTEAZKENA
OSTEGUNA
OSTIRALA
9:00 – 10:00
INGURUNE
MATEMATIKA
EUSKERA
INGURUNE
MATEMATIKA
10:00 – 11:00
TXOKOA
TXOKOA
TXOKOA
TXOKOA
TXOKOA
11:00 – 11:25
JOLASALDIA
11:30 – 12:30
TXOKOA
TXOKOA
TXOKOA
TXOKOA
TXOKOA
12:30 – 14:30
BAZKAL ORDUA
14:30 – 15:30
PSIKOMOTRIZITATEA
PLASTIKA
LIBURUTEGIA/ ENGLISH
PSIKOMOTRIZITATEA
PLASTIKA/ ENGLISH
15:30 – 16:30
INGURUNE
MUSIKA
MATEMATIKA
MUSIKA
EUSKERA


Ikasgai hauek tutoreak emango ditu,hau da, Idurrek. Ingelesa, psikomotrizitatea, liburutegia eta musika izan ezik. Ingelesa Martak emango du, Psikomotrizitatea Mateok, Liburutegia Erlantzek eta Musika Izarok. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario