sábado, 12 de diciembre de 2015

Irakasle bati egindako elkarrizketa

Elkarrizketa hau egin ahal izateko, Batxilergoan izandako irakasle bati laguntza eskatu diot. Irakasle honek, Maitane Urtizberea du izena eta ikasketak egin zituen bitartean saskibaloiko Espainiako selekzioan jolasten zuen.

Hasteko, irakasle izateko matematikako lizentziatura ikasi zuen. Beranduago, Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako masterra egin zuen zientzietako espezialitatean. Bi ikasketak hauek, EHUko unibertsitatean jorratu zituen. Lizentziatura bukatzean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean hasi zen lan egiten ikertzaile moduan. Ez zen zaila izan lan hau topatzea, unibertsitatetik bideratua bait zegoen.

Urte batzuk ikertzaile bezala lan egin eta gero, lagun baten ezkon ordezkapena egitekoa aukera suertatu zitzaion eskola kontzertatu batean. Hiru astez egon zen eskola honetan. Horren ondoren, Osasun sailera bueltatu egin zen. Denbora gutxira, ikastetxe publikoetako listetatik deitu zioten eta pare bat hilabetez lanean aritu zen eskola horretan. Honen ondorioz, masterra egitera animatu egin zen. Guztira, lau ikastetxetan lan egiten egon da. Lau horietatik, bi publikoak izan ziren eta beste bi kontzertatuak. Kasualitatez, bi kontzertatuak, eskola txikiak izan ziren eta irakasle honek esan didan bezala: “kontzertatuak, ez dute zerikusirik publikoetan ikusitakoarekin”. Eskola publikoak, institutuak ziren eta 12-18 urte bitarteko ikasleak zeuden, kontzertatuan berriz, 0-18. Beraren ustez, eskola kontzertatuetako funtzionamendua hobeagoa da publikoetan funtzionamendua baino. Antolatuagoa dagoela arguaditzen du.

Lehen aipatu den bezala, eskola kontzertatuak, publikoak baino txikiagoak ziren eta horren ondorioz, familiekin, lankideekin eta ikasleekin harremanak estuagoak zirela esan daiteke. Eskola publikoak berriz, eskola handiagoak zirenez, zailagoa zen harreman gertuago bat izatea lankideekin, ikasleekin edota familiekin. Nabarmentzekoa da, eskolekin izan duen harremanetan ez duela zailtasun handirik izan.

Oro har, irakasle moduan aritu da, baina azken urte honetan, zuzendaritza taldean sartu egin da eta ikasketa buru lanak egiten dabil. Berritze-gune eta beste taldeekin ez du harreman zuzenik eduki orain arte.
Metodologia aldetik, aldaketak ematen ari direla esango luke. Beti gustuko izan du ikasleen parte-hartze handia baina geroz eta gehiago sumatzen du hau beharrezkoa dela klaseak hobeto emateko. Bere ustez, parte-hartze gutxi egon ohi da klaseetan eta hori bultzatzea gomendagarria dela. Berak, bere klaseetan ikasleak motibatuak ikustea gustoko baina nahiko zaila egiten zaio hau lortzea. Teknologia berrien laguntzaz zerbait aurreratu da baina hala ere metodologia aldaketa handiago bat egin behar dela uste du. Ikasgaien edukiak ikasleen bizi esperientziekin lotu behar direla uste du eta hau lortzeko lanean dabil.
Krisien aldetik, bere lan bizitza guztian krisian egon dela esan daiteke. Matematikako ikasketak bukatu zituenean, estatua munduko krisi ekonomikoan sartuta zegoen ordurako. Beraz, gaur egun dauden arazo antzekoak izan zituen: kontratu motzak eta eskasak, ezjakintasuna zure postu edota lantokiari buruz… Aurretik esan bezala, lanbidea aldatu egin zuen, ikertzailetik irakasle izatera baina hori ez zen bizitako krisiengatik izan, baizik eta momentuan izandako gogo aldaketagatik. Krisi gehien izan dituen lanean irakasle moduan izan da. Ikasle bihurriekin edota gurasoekin arazoak izan ditu baina arazo hauek izan dituen arren ez du inoiz bere lana uztea pentsatu.

Izan dituen lanak espero zirenak izan ziren. Ikertzaile moduan lan egiten egon zenean oso gustura egon zen bere benetan gustoko zuena irakaskuntza zela konturatu zen eta lan aldaketa egitea bururatu zitzaion.

Irakaskuntzari buruz hitz egiterakoan, aldaketa momentuan gaudela esan du. Bere ustez, urte gutxitan ikasleak eta bizitza asko aldatu da eta irakaskuntza berriz, duela 40 urtekoa bezalakoa da. Teknologia berrien bidez eta metodologia aldaketa handi batekin (lan kooperatiboa, proiektuak, etab.) ikasle motibatuagoak eta langileagoak edukiko dituztela pentsatzen du.

Beraren ustez, guraso eta irakasleek bide berdin batean joan behar dira. Bide honetan ikasleak animatu eta bideratu behar dituztela argudiatzen du. Gelan diziplina egotea ezinbestekoa da baina modu egoki batean. Ikasleak gustora egon behar da klasean dagoenean eta horretarako irakasleak konfiantza helarazi behar diola uste du. IKT-ak eskola arloan onak direla uste du. Eskolara ekarpen ona egiten diola baieztatzen du hauen bitartez gauza berriak ikasi daitezkeelako. IKT-ak erabiltzen ditu bere klaseak praktikoagoak izateko. Modu horretan, ikasleek ez dira hainbeste aspertuko.

Bukatzeko, urte hauetan hezkuntzak aurre-paso gutxi eman dituela esan du. Baina urte honetan egiten ari diren erreformak eta legeen erruz atzeraka goazela nabarmentzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario